San Pedro jaiak berriro ospatuko dituzte Zarimutzen. Aurten, jaieguna, ekainaren 29an ospatu beharrean, asteburura aldatzea adostu dute auzokideek, eta beraz, uztailaren 2an, zapatuan, ospatuko dute. 12:00etan, meza nagusia izango dute Santa Agedako koruko kideekin, eta gero, luntxa izango da trikitilariek girotuta.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.