Pregoiarekin lehertu da festa goizean, eta ondoren, trikiti nahiz pandero hotsekin alaitu dituzte kaleak. Fernando Eskoriatza plazan eskolako ikasleen emanaldiak izan dira, eta jolasak, tailerrak eta buruhandiak ere ez dira falta izan, besteak beste. Eskolako patioan bazkaldu dute, eta arratsaldean, berriz, puzgarriak, egurrezko jokoak, bingoa, karaokea, apar festa eta DJ Arkozen animazioa izango dira.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.