"Urtean zehar partiduak jokatu ditugu hiru kategorietan: infantilak, benjaminak eta LH1 eta 2ko ikasleak, hau da, txapelketetan aritu ezin direnak. Hala, ikasturteari amaiera emateko txapelketa egin eta finalak izan ditugu. Dominak parte-hartzaile guztiei eman diegu eta kopak irabazleei. 28 haur aritu dira, guztira, eta, Pilota Berpiztuz ekimeneko kideok oso gustura geratu gara, baita, haurrak ere", adierazi du Asier Urzelaik, Pilota Berpiztuz egitasmoko kideak.

Hona hemen finaleko sailkapena:
Infantil mailan:
Txapelduna Iker Ortueta
Txapeldunordea Oier Ortueta
Benjamin mailan:
Txapelduna Danel Nuño
Txapeldun ordea Peru Baena
LH1 eta LH2ko haurrak;
Txapelduna Alain Nuño
Txapeldun ordea Iosu Intxausti
Horiez gain, oroigarri berezia ere jaso zuen Nikole-k, sariketan. "Pilota Berpiztuz-en emakumezko bakarra izan da eta erakutsitako konpromisoagatik saria ere eman nahi izan diogu".
