Zapatuan eta domekan izan zen ikusgai Eskoriatzako Ausartak antzerki taldekoen La caja tonta antzezlana, Zaldibar antzokian. Umorezko ikuskizun aparta eskaini zuten eskoriatzarrek, eta telebistako saioen gaineko umorezko kritika ardatz duen saioak ez zuen hutsik egin bertaratutakoen aurrean. Hurrengo saioa, domekan izango dute Elburgon (Araba).
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.