34 domina lortu dituzte Atamakoek, Gipuzkoako txapelketan

Imanol Beloki Unamuno 2022ko eka. 6a, 11:17

Gipuzkoako Karate eta Diziplina Elkartuen Federazioko Kenpo Sailak antolatuta, Gipuzkoako Kenpo Txapelketa izan zen domekan, Getariako Sahatsaga Udal Kiroldegian. Bertan izan ziren parte hartzen Eskoriatzako Atamako borrokalariak, eta domina ugari lortu dituzte. Hain zuzen ere, urrezko hamabi domina, zilarrezko beste hamabi eta brontzezkoak hamar.

34 domina batu zituzten, guztira, Eskoriatzako ordezkariek eta lan txukuna egin zutela adierazi arren, gaztetxoenek egindako lana azpimarratu zuen Rafa Carrietek, Eskoriatzako Atama kenpo taldeko entrenatzaileak: "Atamako borrokalariak bikainak dira. Urteak daramatzatenek emaitza apartak lortu arren, gaztetxoenek egindako lan ona nabarmenduko nuke. Horiek dira taldearen etorkizuna mantenduko dutenak…".

Aita-semeak bikain

Besteak beste, Ion Garcia eta Jose Antonio Garcia Mondra aita-semeak pozik geratu dira egindako lanarekin. Izan ere, Jose Antonio Garciak zilarrezko domina lortu zuen  defentsa pertsonal kategorian, eta brontzezko domina semikempo modalitatean. Semea, Ion-ek, berriz, brontzezko domina lortu zuen defentsa pertsonalean eta urrea semikempon.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak