Auto bat errekara jausi da Eskoriatzako saihesbide parean

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko eka. 4a, 10:52

Gidaria onik atera dutela azaldu dute Ertzaintzatik. Anbulantzian eraman dute ospitalera. Autoa errekatik ateratzeko lanetan dihardute orain. Zirkulazioan ez da eragozpenik sortu. 

9:30ak bueltan gertatu da ezbeharra GI-627 errepidean, 28. puntu kilometrikoan, Eskoriatza parean, Zarimutz baserri aurrean doan erreka inguruan. Oraindik argitzeko dauden arrazoiengatik Maltzagarako noranzkoan zihoan auto bat errekara erori da. 

Erreka ur emari txikiarekin doa eta horri esker laster atera dute gidaria onik. Ertzainak, suhiltzaileak eta anbulantziak bertaratu dira. Gidaria ospitalera eraman dute.

Orain, autoa errekatik ateratzeko lanetan dihardute eremu horretan. Litekeena da lanak zerbait luzatzea; izan ere, garabia berezia beharko da horretarako. 

Istripuak ez du zirkulazioan eraginik izan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak