Aspace Gipuzkoak erakusketa jarri du Eskoriatzako campusean

Imanol Beloki Unamuno 2022ko eka. 2a, 15:43

Ekainaren 1etik 15era egongo da ikusgai Aspace erakundearen 50. urteurrenaren baitan, Huhezin jarri berri duten erakusketa. Atzo egin zuten aurkezpena Eskoriatzako fakultateko Dorleta eraikinean, eta inaugurazioan Joserra Zubizarreta Eskoriatzako alkateak, Nagore Ipiña Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoak,  Aspace Gipuzkoako ordezkariek eta Eskoriatzako gela egonkorreko kideek hartu zuten parte.

50 urte inklusioa bermatzen izenburupean, 24 panelez osaturik dago erakusketa, modu didaktiko eta pedagogikoan garun-paralisia duten pertsonen errealitatea, beren ingurune pertsonal eta familiarra eta elkartea erakusten eta balioesten dituzten balioak azaltzen ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak