Musika eta dantza hezkuntza herritar guztien balio eta eskubide gisa sustatzeko asmoz, Eskoriatzako musika eskolan adin guztietarako musika eta dantza saioak eskaintzen dira; askotariko instrumentuak ikasteko eskaintza zabala dago, haizezkoak, harizkoak, perkusioa, musika modernoa…; eta euskal musika, musika hizkuntza eta trikitia irakasten dute, besteak beste.
Musika eskolako ikastaroren batean izena eman nahi duenak edo informazio gehiagorako, 943 71 49 95 telefono zenbakira deitu daiteke, bertara joan (Hidalga, 5 behea) edo musikesko@hotmail.com helbidera idatzi.