Beti bezala, odolaren beharra dagoela azpimarratu dute Euskadiko Odol Emaileen Elkartetik; gaineratu dute odol emateen kopurua handitzea premiazkoa dela, euskal ospitaleen odol osagaien beharrei erantzuteko. Hala, herritarrak odola ematera gonbidatzen dituzte Eskoriatzan bi egun hauetan. Autobusa, berriz, ohiko ordutegian izango da, 16:30etik 20:15era bitartean.