2020an Aztarnak diskoa kaleratu ostean, emanaldiak eskaintzeaz batera sorkuntza-prozesuan jarraitu dute Debagoieneko musikariek, eta orain, Bizi bagina bezala diskoa aurkeztuko dute.
Lan berriaren aurkezpen ofiziala ekainaren 3an izango da, baina maiatzaren 18an, Dance izeneko single berria argitaratu zuten sare sozialetan, bideoklip eta guzti, bigarren lanaren aurrerapen kanta gisa. Ingelesezko letra du, kanta dibertigarria da eta ondo landutakoa; dantzara dei egiten duen horietakoa. Lan horretan, Maite Ponferradaren zuzendaritzapean, Pletina Films arduratu da Kixkor tabernan grabatu den bideokliparen produkzioaz. Sarrerak hiru eurotan daude salgai Manuel Muñoz kiroldegian eta bibe.me webgunean.