Eskoriatzan jaiotako edo erroldatutako pertsona guztiek hartu dezakete parte. Taldeen kasuan, taldeko pertsonetako batek, gutxienez, Eskoriatzan jaiotakoa izan beharko du, edo bertan erroldatuta egon. Hori horrela, interesdunek izena emateko azken eguna ekainaren 20a izango dute, eta, horretarako, udal webgunean dagoen parte-hartze orria bete beharko dute. Emanaldiak uztailaren 15, 16 eta 17ko aste bukaeran izango dira, parte-hartzaileek eta antolatzaileek adostutako egun eta orduetan.
Sari nagusia 400 eurokoa izango da; hala ere, emanaldiaren erdia baino gehiago euskaraz izanez gero, 100 euro gehiago jasoko ditu saridunak. Gainontzeko parte hartzaileei dagokienez: banakakoak 100 euro, bikoteak 150 euro eta taldeak 250 euro jasoko dute, eta, hauen kasuan ere, emanaldiaren erdia baino gehiago euskaraz izanez gero, 50 euro gehiago jasoko dute. [Oinarri guztiak, hemen irakurgai].