"Orain arte, beste hainbat eskoriatzarren artean antolatu izan da Zazpi Elizateen oinezko martxa. Gogorra izan da, egiten zuen beroarengatik, baina, balorazio oso ona egiten dugu. Hurrengo edizioa bi urte barru izango da, eta, ea aurtengo moduko arrakasta izaten dugun", adierazi du Edorta Barandiaranek, Atxorrotx Kultura Elkarteko lehendakariak.
Jose Manuel Crespo santanderinoa-ri lore-sorta ere eman diote antolatzaileek, Zazpi Elizateen Martxaren aitzindaria izateagatik, eta baita urte askoan hitzordu onen baitan egindako lan guztiagatik eskertze aldera.
