Esaldiak sortzeko prozesua hasi da, pegatinak ateratzeko

Imanol Beloki Unamuno 2022ko mai. 18a, 11:08
2019ko esaldi lehiaketako pegatinak.

Azkeneko bi urteetan ez da San Pedro jairik egon, eta ezta jaietako pegatinarik ere, baina aurten jaiak bete-betean ospatuko direnez, martxan da aurtengo esaldi lehiaketa. 22. edizioa izango da, eta urteroko baldintza berberak bete beharko dira parte hartzeko. Esaldiak bidaltzeko azken eguna ekainaren 5a izango da.

16 urtetik gorako edozeinek hartu ahal izango du parte, baina hiru pertsona edo gehiagoko taldeak osatuz eta taldean gutxienez eskoriatzar bat baldin badago, eta talde bakoitzak gutxienez esaldi bat eta gehienez bost aurkeztu beharko ditu. Ez dago esan beharrik ez direla onartuko neurriz kanpoko kontsumoa edo jarrera sexistak bultzatzen dituzten esaldiak. Whatsappez 636 78 59 71 zenbakira bidalita edo posta elektronikoz euskara@eskoriatza.eus helbidera bidalita aurkeztu daitezke esaldiak, eta bi sari izango dira: batetik, irabazle nagusiarentzat, 100 euroko saria; eta, bestetik, pegatinetarako egokiak diren esaldiak, 50 euro esaldi bakoitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak