Eskoriatzako AP-1eko irteera itxi egingo dute eguazten gauean

Imanol Beloki Unamuno 2022ko mai. 16a, 10:13

AP-1 irteera, Eskoriatzan.

Bidegi foru agentziak jakinarazi duenez, eguazten gauean itxi egingo dute Eskoriatzako AP-1 irteera. Itxierak lau ordu iraungo du, maiatzaren 18ko 00:00etatik 04:00etara bitartean.

Eguaztenean, maiatzaren 18an, AP-1eko 123 irteera (Eskoriatza-Aretxabaleta-Leintz Gatzaga) itxi egingo da Gasteizko noranzkoan. Itxierak lau ordu iraungo du, 00:00etatik 04:00etara, eta denbora tarte horretan, Eskoriatza, Aretxabaleta edo Leintz Gatzagara joan nahi duten gidariek Arrasateko 130 irteera erabiltzea gomendatzen zaie, eta GI-627 errepidetik jarraitzea.

Foru agentziatik adierazi dutenez, itxiera beharrezkoa da irteerako erreiaren bazterbidean ormigoizko babes-hormak jartzeko eta hor dagoen ezponda egonkortzeko lanak hasteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak