Eskoriatzako, Aretxabaletako, Arrasateko, Aramaioko, Oñatiko, Bergarako, Antzuolako, Elgetako, eta Soraluzeko trikiti eskoletako ikasleak batu dira trikiti eta pandero doinuak plazaratzeko. Aurten, Eskoriatzan egin ostean, datorren urtean Elgetan egingo denarekin bigarren bira edo zikloa itxiko dute.