Plazak mugatuak direnez, eta antolakuntza lanak aurreikuspenekin prestatzeko asmoz, interesdunei lehenbailehen izena emateko gomendioa egin nahi izan diete antolatzaileek. Horrekin batera, izena emateko azken eguna ekainaren 13a izango dela nabarmendu dute.
Azken edizioetan egin den moduan, parte hartzaileek korrika egin ahalko dute 25 kilometroko ibilbidea, eta, modu horretan barik, lasaiago oinez egin nahi duenak ere aukera izango du era horretan egiteko. Hala, korrikalariak 22:00etan hasiko dira Fernando Eskoriatza plazatik, eta oinez egingo dutenak, berriz, 20:00etan.