"Txistulariei, talogileei, Motxila 21 taldeari, buruhandiei… eskerrak eman nahi dizkiegu. Azpimarragarria izan zen Atxorrotx Kultura Elkarteko kideek eta baita elkartetik kanpo daudenek laguntzeko borondatea agertu zutela. Batez ere, herri bazkarian. 160 pertsonatik gora batu ginen, eta guztiek une oro laguntzeko borondatea erakutsi zuten. Modu horretan, lanak askoz samurrago egiten dira. Elkartearentzat indarberritzeko eguna izan zela esan dezakegu", adierazi dute Atxorrotx Kultura Elkarteko ordezkariek esker mezu gisa.