Mario izeneko pieza Mario Padilla Eskoriatzako euskaltzalea eta txistularia omentzeko kantua da; Aitzorrotz pieza, berriz, lehenengoz entzun dute Zaldibar antzokira joan direnek. Jesus Urrutia zuzendariak sortutako pieza da hori, eta, hiru zatitan, Atxorrotxeko historia kontatzen du. Esko Aurrera pieza, azkenik, Imanol Andetxaga bandako musikariak sortutako pieza musikala da, eta San Pedro eta Intxaurtxueta auzoetako jaietan, San Pedro Txikietan, estreinatu arren, berriro entzuteko aukera izan dute eskoriatzarrek.