'Batch Cooking' ikastarorako lau plaza geratzen dira

Imanol Beloki Unamuno 2022ko mai. 5a, 12:58

'Batch Cooking' ikastaroa.

Hasiberrientzako sukaldaritza ikastaroa da Batch Cooking. Errezeta erraz eta osasuntsuekin asteko dieta osasungarria prestatzeko eta planifikatzeko saioa. Maiatzaren 17an eta 19an eskainiko dira, Dorleta elkartean eta lau plaza geratzen dira, bakarrik.

Menu osasungarri, aberats eta nutritibo bikain bat prestatzeko irtenbide errazak eskaintzen dituen ikastaroa izango da. Dieta planifikatzen, elikagaiak aukeratzen eta errezeta errazak, osasungarriak eta gertukoak prestatzen ikasiko dute bertaratzen direnek.

Ikastaroa Simón Lizarraldek, Gamarrako Ostalaritza Eskolako irakasleak emango du, eta Dorleta elkartearen laguntzari esker egiten da, bere instalazioak uzten baititu ikastaro hau egin ahal izateko.

Izena emateko moduak

Esan moduan, maiatzaren 17an eta 19an (martitzena eta eguena) izango dira saioak, 18:00etatik 21:00etara bitarteean. Plazak mugatuak dira, eta interesa nahi duenak hamar euro ordaindu beharko ditu. Hala, izena ematea H@ZI zerbitzuan, 943 71 46 88 telefono zenbakira deituta edo 650 49 51 66 zenbakira idatzita egin daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak