Irabazten badu, jardunaldi honetan atseden hartuko duen Mondrate gaindituko du sailkapenean; gaur-gaurkoz, 51 puntu ditu Eskoriatzak, eta 52 Mondratek. Aurreko jardunaldian jipoia eman zioten arrasatearrek Almi Elorrietakori, 7-1 irabazita. Eskoriatzarrek ere hiru puntuak eskuratu zituzten Galdakaon, Lagun Onak taldea 1-3 mendean hartuta.
Bailarako bi ordezkarien arteko norgehiagoka estua izango da azken jardunaldira arte. Ekaineko lehen asteburuan bukatuko da liga, eta ez edozein modutan, Debagoieneko ordezkariek elkarren aurka jokatuko baitute Arrasaten.