Loreen eta landareen eta bigarren eskuko gauzen azokak, Eskoriatzan

Imanol Beloki Unamuno 2022ko api. 29a, 09:16

Lore eta landare azoka batean.

Zapatu goizean jarriko dituzte bi azokak Fernando Eskoriatza plazan; goizetik eguerdira bitartean.

Zapatu honetan bi azoka izango dira Eskoriatzan ikusgai: batetik, Loratu loreen eta landareen azoka izango da; eta, bestetik, bigarren eskuko azoka jarriko du nahi duenak.

Lore eta landare azoka iaz ere egin zen, Ibarraundi museoko eraikin aurrean, eta aurten, berriz, Fernando Eskoriatza plazan jartzea erabaki dute, herrigunera gerturatzeko. Usurbilgo Urtineak Loreek jarriko dituzte postuak, eta, besteak beste, geranioak, surfiniak, liliak eta begoniak ikusi eta erosteko aukera izango dute herritarrek. 10:00etatik 14:00etara bitartean izango da lore eta landare azoka irekita, eta, gainera, Axtroki merkataritza elkarteko dendetan erosita, txartelak lortu daitezke landareak doan hartzeko.

Bigarren eskuko azokari dagokionez, berriz, liburuak, diskoak, arropa, altzariak, jostailuak, kirol materiala… mugarik gabeko azoka izango da. Helburua berrerabiltzea da, eta egoera onean dauden gauza horiei guztiei irteera ematea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak