Soriara joango dira Olazar erretiratuen elkarteko kideak

Imanol Beloki Unamuno 2022ko api. 28a, 10:23

Olazar Erretiratuen Elkarteko hainbat kidek egindako egun-pasa bateko irudia.

Barrualde gehienetan maskara derrigorrezkoa ez dela kontuan hartuta, Olazar erretiratuen elkarteko kideek asteburu-pasa antolatu dute Soriara, eta maiatzeko bigarren asteburuan joango dira. Erretiratuek antolatutako hitzorduetatik gustukoen artean dago bidaiatzea, eta, pandemiak oztopatuta zenbait irteera bertan behera geratu ostean, bidaia antolatzera animatu dira.

Duero ibaia sortzen den eremua, Vinuesa herria eta abar bisitatuko dituzte, besteak beste; hori guztiori, gidari batek lagunduta. "Maiatzaren 13an aterako gara, egubakoitzean, eta domekan bueltatu. Autobusaren gehienezko plaza kopurua 50 lagunekoa da, eta hamabost edo hogei lagunentzat lekua dago oraindik. Ea elkartekideak animatzen diren eta plaza guztiak betetzen ditugun", jakinarazi du Jasone Orbegozok, Olazar erretiratuen elkarteko kideak. Informazio gehiago nahi duenak Olazar erretiratuen elkarteko lokalean galdetu dezake.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak