'Arauak eta mugak familian, nola ezarri era asertibo batean' hitzaldi irekia Donna Apellanizen eskutik

Imanol Beloki Unamuno 2022ko api. 25a, 16:10

Donna Apellaniz, terapeuta emozional sistematikoaren eta adimen emozionalaren hezitzailea

Arauak eta mugak familian, nola ezarri era asertibo batean izango da Donna Apellanizek eskainiko duen hitzaldia apirilaren 27an kultur etxean, 18:00etan. Saioa gazteleraz izango da, parte hartzeko ez da izenik eman behar. Treba Gurasoak programaren barruko hitzaldi honek, jarraipena izango du, eta hurrengoa ekainaren 8an izango da, bigarren hau euskeraz izango da, eta emozioen garrantziaren inguruan hitz egingo du.

Haurren eta nerabeeen bizi kalitatea eta aukerak hobetzea, gurasoak hezkuntza gaitasunetan prestatuz.  Horixe da eguaztenean Eskoriatzara iritsiko den Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako Treba Gurasoak programaren helburua.

Treba Gurasoak egitasmoak joan den ikasturtean abian jarritako Treba Gazteak izenburuko programa osatzen du. Azken ekimen horren helburua gazteei emantzipazio prozesuan laguntzea eta ahalduntzea da, hainbat gairi buruzko hitzaldi, tailer eta ikastaroen bidez. Udalak bat egin du ekimenarekin, Luis Ezeiza eta Arizmendi Ikastolako laguntzarekin, baita bi ikastetxe horietako gurasoen elkarteekin ere.

Errutinan eraginez

Gurasotasun positiboan oinarritutako eskaintza pedagogikoa da Treba Gurasoak programa. Harreman afektibo osasuntsu, babesle eta egonkorrak sustatzeaz gain, errutinetan eta ohituretan egituratutako hezkuntza-ingurune bat sortzen du. Aldi berean, egitasmo honekin estimulazioa, babesa eta ikasteko aukerak eskaini nahi dira, "haurren eta nerabeen lorpenak eta gaitasunak aitortuz, eta haien eguneroko bizitzan lagunduz".

Eskoriatzan, zehazki, bi hitzaldi eskainiko dira. Lehena, apirilaren 27koa, eta hurrengoa ekainaren 8an. Bigarren hau euskeraz izango da, eta bertan Donna Apellanizek, terapeuta emozional sistematikoaren eta adimen emozionalaren hezitzaileak, emozioen garrantziaren inguruan hitz egingo du. Bi hitzaldiak  irekiak izango dira eta parte hartzeko ez da izenik eman behar

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak