"Geroz eta gehiago zaintzeko joera dugu"

Jone Olabarria 2022ko api. 8a, 13:12

Lourdes Oñate eta Txaro Carrizo, eguaztenean, Eskoriatzako zentroan.

Estetikaren arloa geroz eta zehatzagoa dela aitortu dute Kuttuna estetika zentroko langileek, eta une oro berritzera behartzen ditu; azken urteetan gorputza zaintzeak indar handia hartu duela diote

Hogeitasei urte daramatzate elkarrekin lanean Lourdes Oñatek eta Txaro Carrizok. Aurretik biek egin zuten lan Arrasateko estetika zentroetan, baina Carrizok bere negozioa zabaltzeko hautua egin zuen eta harekin hasi zen lanean, lehen unetik, Oñate. Arrasatetik

Eskoriatzara aldatuta, nola hartu zintuzteten herritarrek?

Ba, egia esanda, oso ondo, ez genuen halakorik espero. Banekien Arrasaten genituen bezero batzuk galduko nituela lekual- datuta, baina, nire sorpresarako, lehengo asko mantendu eta eskoriatzarrek harrera bikaina egin ziguten.

Zuen negozioaren gehiengoa nondik dator?

Asko aldatu da azken urteetan. Duela hamabost urte, gure negozioaren %95 argizari bidezko depilazioak ziren. Orain, aldiz, %10era ere ez dira iritsiko. Laser bidezko depilaziotik dator negozio gehiena.

Zer baloratzen duzue zuen lanetik?

Jendearekin harreman zuzena mantentzeko aukera eskaintzen digu; azken batean, hainbeste urteren ostean, gure bezeroek ondo ezagutzen gaituzte.

Gure gorputza geroz eta gehiago zaintzeko joera dugu?

Bai; geroz eta garrantzi handiagoa ematen diogu, gehiago zaintzeko joera dugu. Gainera, adin aldetik ere, askoz gazteago has- ten ditugu tratamenduak orain.

Zer adin bueltako bezeroak dituzue?

Lehen, ohikoa izaten zen 40 urteren bueltan hastea aurpegi tratamenduekin eta halakoekin; gaur egun, baina, 23ren bueltan etortzen zaizkigu bezeroak. Bestela ere, denetik dugu.

Baita gizonezkoak ere?

Bai; badoa normalizatzen hori ere. Lehen, beldurrarekin edo lotsarekin etortzen ziren askotan.

Zuen zentrora datorrenak zein tratamendu jaso behar du, bai ala bai?

Nire gomendioa da gourmet esaten diegun tratamenduetako bat jasotzea, nork bere burua apur bat mimatzeko. Oparitzeko bai, edo baita guri oparitu badigute, baina, bestela, ez dugu ohiturarik geure buruari halako kapritxoak emateko. Bestela, aurpegi tratamendu azkar bat, berehalako emaitzak ematen dituena.

Arlo honetan lanean, garrantzitsua da etengabe berritzen egotea?

Bai; teknologiak etengabe egiten du aurrera eta garrantzitsua da bezeroari berritasunak ematea.

Zertan egin da aurrera azken urteetan?

Orain arte ezagutu ditugun kremak apenas erabiltzen dira orain. Kosmetika askoz zientifikoago eta konplexuagoa lantzen da orain; alegia, kantitate oso txikiekin, kontu oso zehatzak tratatzeko asmoz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak