"Urteroko programa jarraituz antolatuko dugu Atxorrotx Kultura Elkartearen eguna, beste urte batez. Goizean gaztelu puzgarriak izango ditugu, taloak egongo dira salgai, herri bazkaria, kontzertuak, eta gauean, gurean zenbaitetan izan den DJ Elviskaino arituko da musika jartzen. Sorpresa eder bat ere prestatu dugu egunerako, baina oraindik ez dugu ezer aurreratu nahi; edozelan ere, ikustekoa izango da", adierazi du Iñaki Kortazarrek, Atxorrotx Kultura Elkarteko kideak.