Antzerki inprobisatuaren zutabe nagusiak deskubritzen

Imanol Beloki Unamuno 2022ko mar. 23a, 15:31

Egoitz Aizpuru, oholtza gainean, saio batean.

DAP antzerki plataformak antolatuta, Egoitz Aizpuru oñatiarrak eskainiko du antzerki inprobisatuaren gaineko saioa, zapatuan, kultura etxean.

Debagoieneko Antzerki Plataformak antolatuta, antzerki inprobisatuaren gaineko formakuntza saioa izango da zapatuan, kultura etxean. Antzerki ariketen eta jolasen bidez, bat-bateko antzerkigintzako oinarriak jasotzea du tailerrak helburu, eta 16 urtetik gorakoei zuzenduta dago. Saioa gidatzen Egoitz Aizpuru oñatiarra arituko da eta sei orduko hastapeneko ikastaroa izango da.

Oinarrizko kontzeptuak

10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara bitartean izango da ikastaroa, eta egingo dituztenak aurreratu ditu Aizpuruk: "Osatu da taldetxoa, baina azken unera arte aukera dago izena emateko. Antzerki inprobisatua gidoia falta zaion antzerkia da. Hala, jolasen bidez, ikasleari prestakuntza bat ematen zaio, amaieran eszena batzuk egin ahal izateko. Horretarako beharrezkoak direla pentsatzen dudan ezaugarri batzuk lantzen dira: taldearekiko konfiantza, proposamenen onarpena, entzuketa aktiboa, norbere proposamenen konfiantza... Inprobisatua denez, ez dago denborarik ezer zuzentzeko; beraz, datorrenarekin eraiki behar da. Gainera, antzerki inprobisatuko erremintak testuko antzerkirako baliagarriak dira, eta alderantziz".

Izena emateko

Izena emateko aukera dago oraindik, eta horretarako dantzerkiplat@gmail.com helbidera idatzi daiteke edo 634 45 03 55 zenbakira deitu. Informazio gehiago nahi duenak dap.eus helbidean bilatu dezake.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak