Iñaki Santamaria: "Sufritu arren, oztopoak gainditzen gozatzen da"

Imanol Beloki Unamuno 2022ko mar. 18a, 09:05

Iñaki Santamaria eskoriatzarra proba batean.

Iaz hasi zen Iñaki Santamaria eskoriatzarra oztopo lasterketetan lehiatzen, eta asteburu honetan hasiko du denboraldia. Domekan izango du lasterketa, Valladoliden: 14 kilometro eta 40 oztopo.

Urte luzez futbolean eta areto futbolean aritu ostean, beste etapa bati eman zion hasiera iaz Iñaki Santamaria eskoria-tzarrak. Kirolari sutsua da, gel-diezina, eta bere mugak gaindi-tzeko gertu dago beti. Hori ho-rrela, sare sozialen bitartez, oztopo lasterketak jarraitzen hasi zen, eta pixka bat entrena-tzen. Ordutik, hainbat lasterke-ta egin ditu, baina denboraldia asteburu honetan hasiko da, eta lehiatzeko gogoz dago.

Nola hasi zinen kirol honetan?

Betiko kirolekin nazkatuta, oztopo lasterketek tentatu eta apurka-apurka gimnasioan hasi nintzen entrenatzen. Instagram sare sozialean bilaketak egin nituen eta oztopo lasterketak egiten zituzten pertsonak jarraitzen hasi nintzen. Hori duela urtebete izango zen, eta, nire kontura prestatzen ari nintzela, Espainiako txapeldunak, Lluis Barbek, 30 plaza ireki zituen berarekin entrenatu ahal izateko. Hautatuetako bat izan nintzen eta aplikazio baten bitartez entrenamenduak ezartzen zizkigun. Bere helburua zen iazko urrian egin zen Asturiasko Espainiako txapelketarako zenbait lagun prestatzea.

Bertan parte hartu zenuen. Zer moduz joan zen?

Martxotik urrira bitartean Lluis Barberekin entrenatzen aritu nintzen Asturiasko lasterketarako, eta tarte hartan hiru lasterketa egin nituen. Denontzat Hernani, Denontzat Donostia eta Gladiator Race Iruñea lasterketak izan ziren egindakoak. Asturiaskoan 14 kilometro ziren eta tartean 40 oztopo. Bukatu nituen egin beharreko guztiak, baina azken oztopo-sortan, gogorrena izaten dena, huts egin nuen. Kontua da kategoria ezberdinetan lehiatu zaitezkeela, eta ni elite mailan aritu nintzen. Eskumuturreko bat ematen dizute zure kategoria ezartzen duena, eta proba guztiak gainditzen badituzu, eskumuturrekoa mantentzen dizute; ez bada horrela, moztu egiten dizute eta ez duzu punturik batzen.

Santamaria oztopo bat gainditzen.

Ondoren zer egin zenuen?

Nire kontura pixka bat entrenatu nintzen, eta duela gutxi, berriz hasi naiz Lluis Barberekin, maiatzean Castellon egingo den Espainiako txapelketa prestatzeko. Ordura arte egingo ditut zenbait lasterketa, eta hurrengoa martxoaren 20an izango da, Valladoliden egingo dudana. Lasterketa hamabi kilometrokoa izango da, 40 oztopo dituena.

Entrenatzeko zer egiten duzu?

Nire kabuz korrika egitera joaten naiz, gimnasioan ere orduak sartzen ditut, eta oztopo lasterketetan aurre egiten dizkiogun oztopoak ere prestatzen ditut lagun artean, entrenatzeko. Halako lasterketetan, kuadrilla artean joateko kategoria dago, hasiberrientzat moldatutako lasterketak ere badaude, eta gero, elite mailakoak. Nik azken honetan aritu nahi dut, baina entrenatzeko eta ondo pasatzeko besteetan aritzea ere atsegin dut.

Zein izango da denboraldi honetan zure helburua?

Federatuta nago, eta asteburu honetan denboraldiko lehenengo lasterketa egingo dut. Kasu honetan, ligako lasterketa bat da, baina halakoak Estatu osoan zehar egiten dira, eta guztietara joatea oso zaila da. Asmoa da maiatzean Castellon izango dudan Espainiako txapelketako lasterketa ondo prestatzea, eta behar bezala amaitzea. Gainon-tzeko lasterketak baino garrantzitsuagoa da honako hau, eta elite mailako eskumuturrekoarekin helmugara iristea da nire asmoa. Hala ere, egun hori irisi bitartean, Euskal Herrian antolatzen diren hainbat lasterketatan arituko naiz, oso urrun joan gabe. Ondo pasatzera, disfrutatzera eta baita sufritzera ere. Hori bai, gozatuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak