Iñaki Maturana eta Egoitz Beamurgia garailea Euskal Herriko Mus txapelketarako kanporaketan

Jone Olabarria 2022ko martxoaren 14a

Zortzi bikote batu ziren atzo Inkernu tabernan, eta bi urtez jokatu gabe egon ostean, aitortu zuten "gogoz" itzuli direla txapelketara. Aurreko urteekin alderatuta, azaldu dute aurten "errazagoa" izan dela zortzi bikote batzea Eskoriatzan.

Iñaki Maturanak eta Egoitz Beamurgiak osatutako bikotea izan zen atzokoan garaile, eta hortaz, martxoaren 26 eta 27an Seguran jokatuko duten Gipuzkoako kanporaketarako pasea eskuratu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak