Keinu ugari, hordagoak eta bikoteen arteko pike sanoak aurreikusten dira domekan Inkernu tabernan jokatuko den Mus Txapelketarako. Euskal Herriko XIII. Mus Txapelketako lehenengo kanporaketa izango da jokatuko dena, eta unean bertan izena eman behar den arren, bost bikotek adierazi dute jokatzeko intentzioa, antolatzaileen esanetan. Irabazleek finalerdietarako pasea irabaziko dute, baina egutegiaren eta bestelako arauen informazioa nahi duenak ehmus.eus webgunean kontsultatu dezake.
Bikoteka 20 euro ordaindu beharko da Mus Txapelketan parte hartzeko, eta sariak hauek izango dira: lehenengo bikote sailkatuarentzat, 100 euro, Mus Federazioko bi kamiseta eta hiru ardo botilako bi kutxa; bigarren bikote sailkatuarentzat, Jakion produktuen bi kutxa eta hiru ardo botilako bi kutxa; eta hirugarren eta laugarren biko-te sailkatuentzat, bi ardo botilako bi kutxa. Gainontzekoek oroigarri bat jasoko dute.