Eskoriatza futbol taldea zenaren entrenatzaile izandako Gregorio Palacios hil da

Imanol Beloki Unamuno 2022ko martxoaren 9a

2018an, Gregorio Palaciosi egindako omenaldia.

Atzo hil zen Gregorio Palacios arrasatearra, 70 urte zituela. Eskoriatza Kirol Elkarteak futbol taldea zuen garaiko entrenatzailea zen, eta doluminak eman nahi izan dizkie Eskoriatzako klubeko kideek senide eta lagunei, sare sozialen bitartez, aspaldiko zenbait argazki argitaratuz.

Futbol entrenatzaile ohia eta kirol elkartean lan asko egindakoa zen Palacios, eta horren adierazle da, 2018ko maiatzaren 26an, Eskoriatza Kirol Elkartearen eguna ospatu zenean omenaldia egin ziotela.

Gregorio Palaciosi omenaldia egin ziotenean ateratako talde argazkia.

2018an omenaldia egin zioten

Joseba semeak eraman zuen aita plazara, eta inguruan elkartu ziren haren esanetara jardundako hainbat jokalari ohi eta Udaleko eta kirol elkarteko ordezkariak. Lore sorta eta txapela jaso zituen Gregoriok, eta eskerrak eman zizkien guztiei Josebak, aitaren izenean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak