Axtroki Arku Tiro taldearen eskutik, Leintz Eskola Kirol-eko kirol egokituko saileko gazteek arkuarekin euren punteria probatzeko aukera izan dute. "Frontoian batu gara taldeko hainbat kide gazteekin batera arkuarekin jolasteko eta asko gozatu dugu bai guk eta baita eurek ere. Esperientzia polita izan da denontzako!", kontatu du Axtroki Arku tiro taldeko kide Juan Luis Esperesatek.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.