Txapelketan, modalitate ezberdinez gozatzeko aukera izango dute ikusleek, eta kategoria ezberdinetako borrokalariak arituko dira: alebinak, infantilak, gazteak, kadeteak, juniorrak, 21 urtetik azpikoak, seniorrak eta beteranoak. Horien artean izango dira Atama Eskoriatza taldeko zenbait borrokalari: Ion Garcia, Juan Antonio Garcia Mondra, Luis Carlos Carmona, Airam Duarte, Danel Azkunaga, Leire Rato, Octavio luz De Paula eta Andoni Taberna; bakoitza bere kategorian.
Hurrengo asteburuan, martxoaren 10etik 13ra bitartean, berriz, munduko kopa jokatuko da Portugalen, Caldas da Rainhan, eta Atama Eskoriatzatik, senior kategorian, Leire Rato eta Octavio Luz de Paula arituko dira.