Horrekin batera, Ukrania-Euskadi lankidetza Eskoriatzan izenpean, zenbait artikulurekin laguntzeko eskaera egin dute:
Behar diren artikuluak
Premiazko gauzak: higiene produktuak, pixoihalak, jaboia..
Barruko arropa termikoa, (Arropa gehiagorik ez)
Elikagaiak: latak, barratxo energetikoak, arroza, pasta, lekaleak...
Material osagarria : bendak, material kirurgikoa, maskarillak, alkohola, algodoia… Errezeta barik erosten diren gauzak.
Biltzeko guneak
Horiek biltzeko guneak biblioteka, Manuel Muñoz kiroldegia, eta udaletxea dira. Eroskin eta Coviranen erosi berri diren produktuak ere uzteko guneak jarriko dituzte bi supermerkatuetan. Artikuluak, martxoaren 12arte utzi daitezke esandako lekuetan.