Gaur, Aratuste-martitzena, ez da herriko ikastetxeen haurren dantza-jaialdirik izango Joseba Iñurrategi pilotalekuan. Hala ere, ohiturari eutsiz, kukumarruak 17:00etan aterako dira Fernando Eskoriatza plazara eta inguruetara, jendea zirikatzera eta beldurtzera, eskuan puxika dutela. Ostean, 17:45ean, Nemux diskoteka izango da plaza musikarekin girotzen.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.