Eskoriatzako Arizmendi ikastolako DBH4ko eta batxilergoko ikasleek hartuko dute parte kanpainako aurkezpenean. Orotara, 182 ikusle izango dituzte ekitaldiek, eta ekitaldian zehar hiru lagunek testigantza pertsonalak kontatuko dituzte: Ibon (Eskoriatzako udaltzaina), Mikel Larrañaga (Oñatiko parkeko suhiltzailea) eta Alaitz Arbilla (bizkarrezur-muineko lesioa duen neska). "Lehenengo pertsonan kontatutako testigantza horien bitartez gazteen barnea mugitzea lortzen da; bizipen horiek oso hunkigarriak izaten dira eta gazteengan inpaktu handia edukitzen dute", adierazi dute Don’t be Dummy, Zuk ez duzu ordezkorik kanpainako ordezkariek.
Testigantzez betetako programa
Orain arte, Araba, Bizkaia de Gipuzkoako 56 udalerritan egon da programa eta dagoeneko 137 saio burutu dira, horietan 161 ikastetxe ezberdinek hartu dutelarik parte. Orotara, 30.000 ikusletik gora eduki ditu Don’t be Dummy programak eta 83 lekuko ausartu dira beraien esperientzia pertsonala kontatzera.
Zuzenean jarraitzeko aukera
Horrez gain, Youtubeko esteka baten bitartez ere ekitaldia zuzenean jarraitzeko aukera egongo da.