Malen Bengoak eta Elene Okinak zilarrezko domina jaso dute Andoaingo Piano jaialdian

Imanol Beloki Unamuno 2022ko otsailaren 18a

Malen Bengoa eta Elene Okina Andoaingo Piano jaialdian lortutako zilarrezko dominekin.

Beheko Errota musika eskolako Malen Bengoak eta Elene Okinak Andoaingo Piano jaialdian hartu dute parte. Malenen lehenengo aldia izan da jaialdi honetan parte hartu duena, eta Elenerena, berriz, bigarren aldia izan da. Araceli Guridi irakaslearen gidaritzapean, Malenek Martha Mie-ren pieza bat jo zuen eta Elenek, berriz, Katherine Rollin-en pieza bat. Biek jaso zuten zilarrezko domina.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak