Batzarren gainean galdetuta, honakoa adierazi du Jasone Orbegozok: "Aurreikusi baino kide gehiago batu ginen bileran. Batzorde berria osatu behar dugu laster, eta erreleborako kideak falta dira; beraz, aurtengo ikasturterako konponbidea eman diogu arazoari, baina etorkizunean berdina gertatu ez dadin solasaldia izan genuen. Azpimarratu ge-nuen kargu bat hartu arren talde-lanean egiten dugula lan, eta, adibidez, norbaitek zerbait ezin badu egin beti izaten dela laguntza".