Manuel Muñozen egin zuten aurkezpena, eta bertan batu ziren Avanzako Euskadiko zuzendaria Borja Berroya, Jose Alvarez Avanzako eragiketen kudeatzailea, Jabi Corbal Eskoriatza Kirol Elkarteko presidentea, Fernando Raso Eskoriatza Kirol Elkarteko saskibaloi arloko presidentea, Leire Alvarez Aresko eskolako koordinatzailea eta Aresko eskolako kimu mailako hiru taldetako jokalariak.
Elastikoa, ildo beretik
Eskoriatza Kirol Elkartearen kolore gorria, zuria eta berdea oinarri, Avanza Mobility Ado izenpean jokatuko dute Aresko-ko jokalariek denboraldi honetan, eta, partiduetarako kamiseta berriak aurkezteaz batera, jertseak ere nolakoak diren erakusteko aprobetxatu zuten hitzordua.