Juan Rodriguez Aristegik zuzendutako lana euskaraz interpretatuko dute oholtza gainean arituko diren Idoia Ayestaranek eta Emilio Fernandez de Pinedok, eta 45 minutuko iraupena duen saioa gauzatzeko txotxongiloen teknika erabiliko dute.
Bizitza monotonoa hautsiz
Santiago de Compostelako Txotxongiloen Nazioarteko Jaialdian, Galicreques 2018 saria jasotako lanak, aitona-amonak izatearen eta mundua berraurkitzearen abentura kontatzen du. Noak ia hiru urte ditu eta librea, bihurria, jostalaria eta barregarria da. Bere aitona-amonak, berriz, urrun eta oso lasai bizi dira, baina, Noa haiekin egun batzuk pasatzera joatean irauli egingo ditu haien bizitza monotonoak.