Pandemiaren ondorioz, ezin izan dute orain arte babesle berria aurkeztu, baina, kluba ordezkatzeko egin duten apustuaz jakitun, ekitaldi txiki bat antolatu dutela adierazi du Fernando Rasok, Eskoriatza Kirol Elkarteko saskibaloi arloko presidenteak: "Avanza izango da Eskoriatza Kirol Elkarteko Aresko eskola babestuko duena. Urtarriletik ari dira Aresko saskibaloi saileko neskak jantzi berriekin, baina jendaurrean erakutsi nahi ditugu. Datorren martitzenean, aurkezpen egunean, entrenamendu batzuk daudela aprobetxatuz, Areskoko jokalari batzuk jantziekin agertuko dira, eta Eskoriatza Kirol Elkarteko zenbait ordezkarirekin eta Avanzako ordezkariekin argazkiak aterako ditugu".