Feminismoa zer den adierazteko bideo-lehiaketa martxan da

Imanol Beloki Unamuno 2022ko ots. 3a, 19:07

Eskoriatzan Feminismoa Bizirik taldeko kideek Femideo izeneko bideo-lehiaketa jarri dute martxan. Lehenengo edizioa da, eta ekintza berezi bat antolatu nahi izan dute, Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, iristeko hilabeteren faltan, motorrak berotzeko.

Zer da feminismoa zuretzat? galdera oinarri, gehienez bost minutuko bideo bat grabatu beharko dute parte hartu nahi duten interesdunek, eta martxoaren 6a aurretik eskoriatzanfeminismoabizirik@gmail.com helbide elektronikora bidali beharko da lana.

Estilo librea, nahi den erara

Familian, bakarka, lagunekin... Egileek nahi duten bezala grabatu ahal izango dute lehiaketara begirako bideoa, eta nahi den estiloa erabiltzeko aukera irekia ezarri dute antolatzaileek. Hau da, bideoklip eran, bertsoak eginez, ipuin bat sortuz edo irudi soilarekin ahots barik, esaterako, egin daiteke. Hori horrela, aurkezten diren lan guztiak baloratzen eta epaimahai lanetan Eskoriatzan Feminismoa Bizirik taldeko emakumeak arituko dira, eta hiru sari egongo direla iragarri dute: irabazlearentzat 150 euroko saria, bigarren sailkatuarentzat 100 euro eta hirugarren bideo onenarentzat 50 euro.

'Femideo' bideo-lehiaketako kartela.

Ezaugarri teknikoak

Femideo bideo-lehiaketako lan guztiek horizontalean grabatuta egon beharko dute, eta gehienez bost minutukoa izan beharko du sorkuntza-bideoak. Parte hartzeko irizpide nagusia, berriz, Eskoriatzakoa izan behar dela azpimarratu dute antolatzaileek; gaineratu dute lanak baloratzeko garaian irudiaren kalitateaz gain bideoaren mezuak ere garrantzi handia izango duela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak