Herrian barrena, santa eskean ari dira Santa Ageda neska-mutilak

Imanol Beloki Unamuno 2022ko otsailaren 3a

2003an eta 2004an jaiotako Santa Ageda neska-mutilak talde argazkian.

Gaur, eguena, hasi dira santa eskean Eskoriatzako kintoak. 2003 urtean jaiotakoen txanda izan zen iaz, baina, ezin izan zutenez ospatu, 2003an eta 2004an jaiotakoak elkarrekin ari dira Santa Ageda ospatzen.

Guztira, 66 neska-mutil ari dira, eta gaur herriko sarrera-irteeran autoak geratzen, enpresetan, ikastetxeetan, eta bestelakoetan kantuan eta diru-eskean aritu ostean, bihar, baserriz-baserri arituko dira Eskoriatzako zazpi elizateetan barrena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak