Sare sozialetatik jakinarazi du Eskoriatza Kirol Elkarteak harmailek %50eko edukiera izango dutela asteburu honetan, baina, arau zorrotzak izango dituztela azpimarratu dute: "Esparru barruan arau zorrotzak bete beharko dira, eta horretarako harmailetan arduradunak egongo dira, horiek betetzen lagunduko digutenak. Guztion erantzukizuna da".
Hala, honako protokoloa jarraitu beharko da partiduak dauden egunetan:
- Ikusle guztiak partidua hasi baino lehen egon beharko dira harmailetan. (Partidua hasi baino 10 minutu lehenago, ateak itxiko dira).
- Kiroldegian sartu aurretik COVID ziurtagiria erakutsi beharko da.
- Behin harmailetara sartzean, ezingo da irten itzultzeko asmoz, partiduaren bukaera arte.
- Maskararen erabilera derrigorrezkoa izango da partidu osoan zehar. Ikusleren bati behin baino gehiagotan atentzioa deitzen badiote kanporatua izango da.
- Edukiera murriztua izango denez, segurtasun tarteak mantendu beharko dira.
- Ezingo da ezer jan eta ezta ezer edan partidu osoan zehar.