Une honetan, Zaldibar antzokiaren edukiera % 60koa da, eta, beraz, sarrera gutxiago jarri dituzte salgai. Horrekin batera, Zaldibar antzokira sartzeko COVID ziurtagiria aurkeztu behar dela jakinarazi dute antolatzaileek.
90 minutuko euskarazko ikuskizuna izango da domekan Zaldibar antzokian. Hona hemen, saioaren nondik norakoak:
"Partehartzea da garrantzitsuena. Esaldi hori buruan sartu zigunak gezur galanta sinestarazi nahi izan zigun. Gaur egungo gizartea konpetitiboa, krudela eta fidagaitza da. Irabaztea da helburua. Irabazi ala hil. Baina Jon Plazaolak interpretatuko duen Félix pertsonaiak ez daki zer den hori. Bizitza guztian ez du ezer irabazi, erdibideko mediokre bat izan da beti. Gaur gauean, ordea, Félixek sari bat jasoko du. Irabazi egingo du. Galtzen irakatsi digute, baina irabazten ba al dakigu?".