Asteburu honetan ere Manuel Muñoz kiroldegiko partiduak ateak itxita jokatuko dira

Imanol Beloki Unamuno 2022ko urtarrilaren 7a

Manuel Muñoz kiroldegiko partidu bat.

Eskoriatzako Kirol elkartetik jakinarazi dute asteburu honetan, Manuel Muñoz kiroldegian jokatzekoak diren partidu guztiak ateak itxita izango direla, egoera epidemiologikoa hobetu arte. Herrian dagoen intzidentzia-tasa altua kontuan hartuta, erabaki horri eutsiko diote, eta laster harmailak beteta ikusteko gogoz daudela adierazi dute elkartetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak