"COVID ziurtagiriari ez" esan diote Eskoriatzan

Imanol Beloki Unamuno 2021ko abe. 27a, 09:34

Bizitzakideak Eskoriatza taldeak deitutako elkarretaratzea.

Atzo, domeka, elkarretaratzea izan zen Eskoriatzako Zaldibar antzokiaren aurrean, giza eskubideen aldeko kontzentrazioan, COVID pasearen aurkako agerraldia egin zuten. Bizitzakideak Eskoriatza taldeak deitutako hitzorduan, 80 eta 90 pertsona inguru artean elkartu ziren, eta COVID paseari "ez" esateko arrazoiak adierazi zituzten.

Elkarretaratzean, COVID paseari ez esateko honako lau arrazoi adierazi zituzten:

1) Diskriminatzailea delako eta komunitatean segregazioa bultzatzen duelako.

2) Intimitaterako eskubidea urratzen duelako.

3)Datu pertsonalen babeserako legea urratzen duelako.

4) Osasun neurri bat baino kontrol sozialerako tresna delako.

COVID ziurtagiriaren kontrako elkarretaratzea Eskoriatzan.

Hori horrela, eta arrazoi horien ondorioz honakoa adierazi zuten Bizitzakideak Eskoriatza taldeko kideek: "Bizitzakideok herritar guztion giza-eskubideak aldarrikatzen ditugu, izan txertatuak edo txertatu gabeak. Kultura, kirola, zaintza-harremanak, aisialdia eta ongizatea guztiontzako! Konfrontazioaren gainetik komunitatearen batasuna sustatu nahi dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak