"Parte-hartzea oso txikia izan da aurten, baina maila oso altua. Izan ere bi parte-hartzaile bakar izan badira ere, bietan apaingarriak oso landuak izan dira eta dena material birziklatu eta ikusgarriekin egin dute", adierazi dute Eskoriatzako Udaletik.
Hori horrela lehen saria, 300 eurokoa, Intxaurtxueta auzoko bizilagunek jaso dute, iaz prestatu zituzten apaingarriei figura eta espazio berriak gehitu baitizkiote aurten. Bigarren saria eman gabe geratu da, eta hirugarren saria, 100 eurokoa, Marin elizateko Bidebitibekoa baserriari emango zaio, ikusgarria baita baserria apaintzeko erabili dituen eskuz egindako objektuak, asko eta asko etxeko ogia egiteko erabiltzen duten egurrarekin egindakoak.
