Amaitu dituzte Eskoriatzako udaletxeko obrak

Imanol Beloki Unamuno 2021ko abe. 23a, 12:43

Eskoriatzako udaletxean H@ZI zerbitzua.

Udaletxean arreta zerbitzua hobetzeko helburuarekin egin diren obrak bukatuta daude, eta ondorioz, herritarrentzako arreta gaurtik aurrera udaletxean eskainiko da.

Administrazio Publikoak egungo lan-egiteko modu berrietara egokitzeko beharraz jabetuta ekin zion Eskoriatzako Udalak duela urte eta erdi eraldaketa prozesu bati.  Eraldaketa horren baitan hainbat aldaketa gauzatu ditu bai erakundearen funtzionatzeko moduari dagokionez, eta baita espazio fisikoen antolaketari dagokionez ere, eta horren helburua herritarrek udalarekin harremanak izateko eta udalean tramiteak egiteko prozesua erraztea izan da.

H@ZI zerbitzua

Abenduaren 23tik aurrera udaletxearen sarreran Herritarrentzako Arreta Zerbitzu Integrala (H@ZI) egongo da, leihatila bakarraren kontzeptuan lan egingo duena. Bertan egin ahal izango dituzte herritarrek udalarekin egin beharreko tramite guztiak. Zerbitzu honen ohiko ordutegia honako hau izango da: 08:00etatik 14:30etara.

Eraldaketa honetarako, baina, espazio fisikoa antolatzeaz gainera baliabide elektronikoak, tramitazio digitala eta beste zenbait tresna ere jarri dira herritarren eskura, eta horien berri urtarriletik aurrera zabalduko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak