Eñaut Elorrieta abeslariak Irteera argiak izeneko bere azken diskoko kantuak eskainiko ditu abenduaren 26an, 19:00etan, Es-koriatzako Zaldibar antzokian. Ken Zazpi taldeko ahots izandakoak bederatzi kantuz borobildu zuen diskoa 2019an, eta, besteak beste, Zaldia eta behelainoa, Inesa Gaxen, Eguzki argitan kantu ederrak eskainiko ditu. Hala ere, seguru ez dela ahaztuko jarraitzaile sutsuez eta bere ibilbide musikal zabaleko kantu ezagunenak ere eskainiko dituela.
Elkarlanean ondua
Bere hitzak ondu ez ezik, beste idazle batzuen testuak ere mu-sikatu izan ditu Elorrietak, hala nola Uxue Alberdi, Joseba Sarrionandia eta Jose Luis Otamendirenak. Horren adibide da bere azken diskoa; kantu lasaiekin osatuta, urte hauetan guztietan bildutako ezagutza guztia jarri du konposizio berri hauen eta eszena-proposamen berrian. Adibide gisa, azken diskoko abesti preziatuenetako bat bertsionatu zuen Elorrietak, Inesa Gaxen izenekoa. Uxue Alberdik idatzi zuen Inesa Gaxeni buruzko abestia, eta elkarrekin abes-tu dute Alberdik berak eta Elorrietak. Bikoteaz gain, Aitor Etxeberria izan dute ekoizle lanetan eta Iban Urizar Amorante tronpetarekin.
Ziurtagiria, ezinbestekoa
120 lagunentzat dago mugatuta Zaldibar antzokiko espazioa, eta dagoeneko 50 sarrera saldu direla jakinarazi du Eskoriatzako Udalak. Hala ere, sarrera gehiago salduko diren aurreikuspena dutela adierazi dute antolatzaileek. Horrekin batera, azpimarratu nahi izan dute COVID ziurtagiri digitala eskatuko dietela bertaratzen direnei: "70 sarrera geratzen dira oraindik, bost eurotan erosi daitezkeenak Manuel Muñoz kiroldegian edo bibe.me webgunean. Horrekin batera, COVID ziurtagiria eskatuko diegu kontzertura doazen guztiei", adierazi du Arantxa Unzuetak, Eskoriatzako Udaleko Kultura teknikariak.