Olazar Erretiratuen Elkartekoek urteroko opari zozketa egin dute

Imanol Beloki Unamuno 2021ko abe. 20a, 09:52

Olazar Erretiratuen Elkarteko otarren zozketa.

Egubakoitzean, Olazar Erretiratuen Elkarteko bazkide guztien artean opariak zozketatu zituzten. Hain zuzen ere otarrak zozketatu dituzte, eta abenduaren 23a, eguena, izango dute saridunek horiek jasotzeko azken eguna.

Zozketa egiteko, Bizipozeko kide baten laguntza izan dute, eta honakoa da sarituen zerrenda:

Otarrak jasotzeko, datorren eguenean 23an, 11,00ak eta 12,00ak artean jubilatuen bulegoan jasotzeko egongo dira. Sarituen zerrenda, berriz, jubilatuen sukaldeko tabloian eta bulegoko atean jarriko dira eta telefonoz ere deituko diete sarituei deituko.

Txistor-jana bertan behera

Era normal batean, bazkide guztientzat txistor-jana ere prestatu izan dute, eta bertan otarren zozketa egin. Aurten, baina, COVID-19aren eraginez afaria ez antolatzea erabaki dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak